MUSIKA

EOS-ek Jose de Olaizolaren "Sorgineta" lanaren bertsio berria estreinatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko seigarren programari egingo dio aurre urtarrilaren 22 eta 27a bitartean. Kontzertu hauek José de Olaizolak idatzitako Sorgineta obraren gainean Tomas Aragüesek idatzitako bertsio berriaren estreinaldiarekin irekiko dira.
Kontzertuak urtarrilaren 22 eta 25ean Donostian, 23an Bilbon, 26an Gasteizen eta 27an Iruñean ospatuko dira eta bakoitzaren aurretik hitzaldi bana egingo da.

60. hamarkadan arrakasta handiz interpretatu zen Jose de Olaizolaren Sorgineta lana berreskuratu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Andres Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean. Oraingoan, ballet-suite honen gainean Tomas Aragüesek 2005ean idatzitako bertsioa interpretatuko da estreinakoz eta orduan Olaeta Balleten esku egon zen koreografia-lana Kukai Dantza Konpainiak burutu du orain, Euskadiko Orkestra Sinfonkoaren enkarguz. Abesbatzari dagokion zatia, berriz, Jose Manuel Tifek Errenteriako Andra Mari Abesbatzak interpretatuko du.

Sorgineta balet-suitearen bertsio berri honetarako, Kukai Dantza Konpainiak koreografia Olaizolaren kontakizunean funtsatu du eta eszenaratzea ere honi egokitutakoa izango da. Jon Mayak sortuak koreografian dantza estilo ezberdinak nola elkarbizitzen duten ikus daiteke.
Kontzertu hauen egitaraua osatzeko, Rachmaninoven Symphonic Dances (Dantza Sinfonikoak) eta Ginasteraren Estancia entzungo dira.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button