BESTELAKOAK

Entzute Animalia Artelekun

Tailer honetan, zenbait ariketa proposatuko dira, halanola: landa grabaketa saioak (ordutegi ezberdinetan, parte hartzaileen aukeren arabera), entzumenaren bidez ingurune ugariren esplorazioak, analisi, ikerketa eta eztabaidarako baliatuko diren materialen entzunaldiak… Parte hartzaile bakoitzak audio ediziorako softwarea kargatua duen ordenagailu eramangarria eta grabatzailea nahiz mikrofonia ekarri beharko du beraiekin. Artelekuk bi grabatzaile eta zenbait mikrofono jarriko ditu eskura.

Slavek Kwik dio: "Pertzepzioaren fenomenoa errealitatearekin mantentzen ditugun erlazioen oinarrizko determinante bezala ulertzean jartzen dut arreta. Hain da arraroa errealitatearen natura, batzuetan, existitzen dela imajinatzea ere zaila egiten dela…
Azken 30 urteak soinu inguruneekin eta "soinuzko margoak" deitzen ditudan gertakizunekin liluratuta pasa ditut. Audio-egoera konplexu hauek nagusiki leku jakinetan egindako lanak eta landa grabaketak dituzte oinarri, bereziki tropikoko ur-azpi, baso eta ekosistemei arreta eskainiz. Ondorio gisara "belarrientzako zinema" modukoak bihurtzen diren kanale ugariko soinu-lanak eta dimentsio askotako soinu instalazioak sortzen ditut."

Slavek Kwi soinu artista, konposatzailea eta ikerlaria da. 90. hamarkadatik Artificial Memory Trace ezizena erabili du, eta izen honekin argitaratu ditu bere konposizioak ezagun egin dituzten diskoak eta nazioarteko bildumetarako ekarpenak. Slavek Kwi Txekoslobakia ohian jaio zen, 14 urte pasa ditu Belgikan bizitzen eta 2000. urtetik Irlandan bizi da.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button