MUSIKA

Jazza eta bluesa entzungo da Euskadin uztailean

Euskadi jazz eta blues musikaz beteko da uztailean hiru jazzaldi eta blues jaialdi batekin. Uztailaren 1ean hasi eta 25era arte ez da musika bukatuko.

Lehenengoa Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldia izango da, uztailaren 1a eta 5a bitartean. Aurten bost talde eta artista handien presentzia izango du, tartean, Charles Lloyd, David Sanborn, Dave Douglas, Jerry Gonzalez Fort Apache Band-ekin eta Dee Dee Bridgewater.

Orain dela bost urte hasi zela Hondarribia Blues Festival-a, eta beste hiruren anaia txikia izan arren, lau egunez Hondarribi Europako Blues kapitala bihurtuko da uztailaren 8tik 11ra arte. Kontzertuak ez ezik, tailerrak, musikariekin elkarrizketak eta jam sessions-ak ere egongo dira.

Gasteizko Jazzaldiak Getxokoak beste urte daramatza jazz musikari handienak ekartzen. Aurtengo edizioan Buddy Guy blues musikaria, Larry Carloton gitarra-jolea, Dianne Reevers abeslaria, edo Marcus Robert Triok Paco de Luciarekin batera egongo dira uztailaren 11tik 17ra.

Diana Reeversek hainbat musikari ospetsuekin abestuko du eta haurrentzako jazzari buruzko mintegi bat egongo da: "musika klasikoaz a parte, beste musika motak ere daudela erakusteko", adierazi du Iñaki Acuñakek jaialdiaren zuzendariak.

Donostiako Heineken Jazzaldia da hiruretatik zaharrena, 45 urtez jarraian ehunka jazz musikari pasatu dira hiritik. Aurten ez da gutxiago izango eta jazz legendak, beteranoak, izar ospetsuak eta musikari berriak egongo dira, haien artean, Patty Smith, George Benson, Christian Scott eta Elvis Costello.

"Hiria eta jazzaldia bat egitea da helburua. Horregatik hiritik hamaika eszenatoki egongo dira sakabanaturik, jendeak nahi duenean kontzertu bat ikusi ahal izateko", esan du Miguel Martín Heineken Jazzaldiaren zuzendariak.

Uztaila jazzaren eta bluesaren hilabetea izango da. Getxo, Hondarribia, Gasteiz eta Donostiako jaialdiek 150 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte, musika estilo horietako joera guztiak ikusteko eta entzuteko aukera emanez.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button