MUSIKA

"Entzun!" urtekaria kalean da

Euskal Herriko musika aldizkariak bidali duen oharrean jasotzen denez, "Entzun! liburuan ez diogu urteari errepasoa egiten modu sistematiko batean, aitzitik, eduki denboraz kanpoko eduki ugari (sakoneko erreportajeak, atzera begirakoak eta txostenak) eta nobedadeen gaineko elkarrizketa eta artikulu mordoa bildu ditugu. Eta beti bezala, Euskal Herriko nahiz kanpoko musikak nahastu ditugu, oreka polita eta interesgarria lortuz". Horrela, paperezko urtekaria webgunearen osagarri gisa hartzen dute: "paperezko formatuak sakoneko artikuluak, erreportaje luzeak, gogoeta, analisia eta iritzia hobeto biltzen dituela uste dugulako".

Honatx urtekariak jasotzen dituen eduki interesgarri batzuk: M-ak taldearen atzera begirakoa Xabier Montoia eta Kaki Arkarazoren adierazpen esanguratsuekin eta diskografiarekin; 90etako underground kartografia, hamarraldi horretan lur azpiko punkean barneratzeko aukera, gure geografiako leku desberdinetan loratu ziren soinuak argira ateraz; Killed by Death kultuzko punk bildumei errepasoa; Daniel Clowes komikilari estatubatuarrari buruzko erreportajea; 60ko hamarkadan Perun eratu ziren garage-punk doinu basatiak, besteak beste, Los Saicos basapiztien eskutik; eta elkarrizketa andana: Zea Mays, Atom Rhumba, Los Chicos, Split 77, Lobo eléctrico, Elfo Negro, Never Surrender, Los Galerna, Munlet, Surfin Kaos, Las Culebras, Stupenda Jones, Mantisa, Electric Riders, Txuma Murugarren, Makala & Jimmy Bidaurreta, The Hot Dogs, Xarma, Killministers, Pablo Salgado Muskaria aldizkariaren berrargitarapenaren arduraduna, eta Ibon Rodrigez Kafea eta Galletak ekimenaren arduradunetariko bat.

CDak, halaber, Euskal Herriko 17 talderen doinuak jasotzen ditu, tartean, Zea Mays, Zure pozoidura jarraibideak; Split 77, 31 05'01; Surfin Kaos, Berriz ere; Santiago Delgado y Los Runaway Lovers, Johnny Ramone, eta Atom Rhumba, Cynic skin.

Entzun! aldizkariak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button