BESTELAKOAK

Entzun! liburuaren 62. zenbakia

Entzun! musika urtekariaren ale berri bat izango da eskuragarri Durangoko Azokan. Aurten ere, euskal musikarien kantuekin onduriko CD bilduma dakar. “Edukiz gainezka dator, beti ere, euskal musikagintza ardatz hartuta, baina geure mugetatik at egiten dena ahaztu gabe”.

Jon Eskisabel kazetariak 60ko hamarkadako euskal ye-ye mugimenduaren inguruko erreportaje sakona egin du, Basque party revisited. Euskal ye-ye-aren historia ahaztua izenburupean. Bertan, besteak beste, Enarak, Urretxindorrak, Ameslariak eta Erlak taldeen ingurukoak irakurri ahalko dira. Horretaz gain, Balerdi Balerdi taldeari eta Benito Lertxundiri eginiko elkarrizketa luzeak bildu dituzte. Euskal musikagintzaren anekdota dibertigarriak ere jaso ditu Urko Ansak.

Punk doinuek ere euren tokia izango dute liburuan, hala nola, Nuevo Catecismo Catolico; 70eko hamarkadako punk talde australiarrak, eta hardcore latinoa.

Musika munduko argazkilarien irudi ederrak ere badira, tartean, Juxe, Juan G. Andrés eta Koldo Orue, eta 80ko hamarkadako Marivi Ibarrola argazkilariari buruzko erreportajea.

Pop taldeak ere izango dira liburuaren orrietan, Wilhelm & The Dancing Animals, Belako, Los Ginkas…; espaziotik haratagoko soinuak ere entzungo dira, Spacemen 3, hegaldi lisergikoa eta Ariel Pink: Eroa, jenioa edo ergela?; eta nola ez, estilo beltzak ahaztu barik: Etta James, Revolutionary Brothers, eta Punko & Gure Gauza elkartea.

Disko kritikak, iritzi artikuluak, komikia… eta jakina, CD bilduma non Joseba Irazoki, Mutürbeltz, Gora Gora Kids, Glaukoma,

Iñigo Cabezafuego, Balerdi Balerdi eta Leihotikan artista eta taldeen doinuak bildu dituzten, besteak beste.

Liburuarekin loturiko xehetasun guztiak, entzun.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button