MUSIKA

Entzun dezagun musika

Egun hauek gogorrak ari dira izaten, baina gure esku dago eramangarriagoak egitea. Askorentzat musikaren konpainia hurbil izatea da antidotoa, eta horrela, konfinamendua errazagoa egiten da. Horregatik, berrogeialdi hau jasangarriagoa izan dadin, makina bat diskoetxek eskura jarri ditu talde batzuen lanak.

Hala egin du Gazteok Management plataformak. “Ziurgabetasunez beteriko egun hauek aurrera doaz eta normaltasunera ahalik eta azkarren bueltatzea espero dugu. Gertakizunak aurrera joan ahala nobedade guztien berri emango dizuegu, hala ere, lanean indar handiz jarraitzen dugu, datorrenari ilusio handiko begirada jarriz eta festa eta dantzarako irrikitan. Konfinamendua jasangarriagoa izan dadin, gure rosterreko artisten azken bideoklipak eta sare sozialak kuxkuxeatu ditzakezue. Eutsi gogor eta hasi berotzen!”

Tartean honako taldeen musikarekin gozatu ahal duzue: Oxabi (Oholtzak zapaltzen 10 urte baino gehiagoko esperientziadun taldea da. Energiaz betea eta publikoa kantuan eta dantzan jartzen duena); Urrats (Urrats erromeria taldea 2014. urtean sortu zen, beti ere, trikitixa, txirula eta panderoaz, Euskal Herriko talde eta erromeria tradizionalak oinarritzat harturik.);

Akerbeltz (Akerbeltz taldearentzat publikoa da garrantzitsuena. Horretan jartzen dute dedikazio osoa, eta ilusioa eta gogoak transmititzen jarraitu nahi dute, Euskal Herriko edozein herritan.); Lehian (Hasieratik euskal kanta herrikoiak, guztiontzak ezagunak direnak, bertsionatu eta ikusleak gurekin batera musikaz gozatzea izan dute helburu.); AIKO (Erromeri eta dantzaldiak dira bere espezialitateak, eta tradiziozko dantza eta musika eskola, mintegi eta ikastaroak ere egiten dituzte.), eta abar.
Beste talde askoren musika entzun nahi baduzue, Gazteok Management plataforman sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu