ESZENA

“Entrecomillas” eta “Zurrunbiloan” antzezlanak, Urnietan

Bi proposamen eszeniko dakartza  Katapulta Tour Gipuzkoa ekimenak Urnietako  Sarobe Arte Eszeniko Gunera.

Hala, gaur, ostirala,abenduaren 20an, arratsaldeko 19:30etanType konpainia donostiarrak  Entrecomillas antzezlana aurkeztuko du. Bertan, editoreak atzorako behar zuen liburu bat idatzi behar duen idazlearen istorioa kontatzen da, barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat.

Type konpainiak, 2015ean, hasi zuen bere ibilbidea Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, Esteve Solerren testuetan oinarritutako Contra el progreso. Contra el amor.Contra la democracia antzezlanaren sorkuntzarekin. 2016an, Uranio 235 obra aurkeztu zuen, Alfonso Sastreren testuekin moldatutako lana. Eta orain, 2018an sortutako Entrecomillas lana aurkeztera dator  Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren eskutik.

Jarraian, Txinparta Antzerki Taldea igoko da agertokira Zurrunbiloan obrarekin: “Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean, benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…”.

Txinparta Antzerki Taldea 2012an sortu zen Iñigo Dierez eta Ander Azurmendiren eskutik. Irakasleak obra izan zen taldearen lehen antzezlana. Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 2017an, Pisu Ezpartekatua mikroantzerkiarekin  agertu ziren berriro eszenan, hasieran  Nerea Gorriti eta Ane de Miguel,  baina geroago,  Asier Oruesagasti eta Iñigo Dierez gehitu zitzaizkiela. Orain, berriro elkartu dira Zurrunbiloan obrarekin eta Donostia Kulturaren Poltsiko Antzerki Sorkuntzako saria eskuratu ere.

Informazio osoa, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button