ESZENA

Arabako Mendialdeko “AtauriArt” jaialdiaren 10. edizioa

Joan den astean abiatu zen Arabako Mendialdeko AtauriArt jaialdiaren 10. edizioa.
Hasiera pozgarriaren ostean, asteburu honetan izango dira emanaldirik garrantzitsuenak. Arratiandi Kultur Elkarteak eta Bapatean Zirko elkarteak antolatutako AtauriArt ekimenaren helburua proposamen kulturalak herri txikietara eramatea da.

Asteburu honetan jarraipena izango du jaialdiak. Hala, irailaren 10ean, hurrengo saioa izango da, eta Leongo Cirk About It taldeak Un día de cine lana aurkeztuko du. Pieza horrek sari ugari jaso ditu, besteak beste, Circada Jaialdian, Ciudad Rodrigoko Gaztela eta Leongo Antzerki Azokan, Malabaría Nazioarteko Jaialdian eta FETENen.

Larunbatean, irailaren 11an, Odei Arregi ipuin kontalaria hurbilduko da Ataurira. Arratsaldean, bi emanaldi izango dira Arraia-Maeztuko igerilekuetan. Alde batetik, Mala Brigo taldeak De algodón y caucho lana aurkeztuko du. Eta bestaldetik, Maintomano konpainiak Kaldi zirko lana aurkeztuko du.
Irailaren 12an, AtauriArt jaialdia Apinaizen garatuko da Zirika Zirkus konpainiaren eskutik. Kolektibo horrek Hemendikara ikuskizuna taularatuko du.

Irailean ia lan guztiak egiten ari diren arren, urrian ere beste hitzordu bat programatu da Maeztun. Santanderreko Ruth Garreta konpainia izango da bertan, eta Oumuamua 2.0 lana egingo du.

Arabako Mendialdeko jaialdiaren 10. edizioaren gaineko datuak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button