IKUS-ENTZUN

“Enkarzine” Zine eta Bideo Lehiaketarako epea zabalik

Enkarzine-ren 31. edizioko oinarriak zabaldu dituzte bertako Zine eta Bideo Lehiaketarako parte hartu ahal izateko.

Lehiaketa hau, zinegile ez-profesionalei zuzendurik dago, eta DVD formatuei begira egiten da, eta abuztuaren 31a arte izena eman daiteke (Urria Zinema zine eta bideo taldea. Euskadi plaza, 9. 48860 Zalla).

Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez dezake. Filmak ozenak zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako batez bada (euskara edo gaztelera), azpitituluak jarrita igorriko da, aipatutako bi hizkuntza horietako batean. Lanak, gehienez, 30 minutukoa izan behar du.

Sariak dokumental, film labur eta animazio lanei emango zaizkie (gehienez 800 euro). Publikoaren sari berezia (250 €) ere egongo da.

Sekzio ofizialaren emanaldiak, Zalla zine-antzokian izango dira, azaroaren 26tik abenduaren 1era.

Abenduaren 1ean, larunbatean, sari banaketa eta saritutako filmen emanaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button