Nontzeberri

Enkarterriko bertso txapelketa

Joan den astean Trapagako gaztetxean burutu zen Zallako Bertso-eskolak antolaturiko Enkarterriko bertso txapelketaren lehen saioa. Bertan parte hartutako bertsolariak Jon Martinez, Idoia Anzorandia, Aitziber Bengoetxea, Patxi Arteagabeitia, Nuria Cortada eta Leire Barreda izan ziren.

Gaur berton, afariaren ostean, bigarren kanporaketa antolatuta dago,  Zallako Portillo jatetxean, 20:30ean. Beñat Amezaga, Ion Berrocal, Maialen Akerregi eta Aitor Urrutia izango dira protagonistak.

Exit mobile version