MUSIKA

Eneritz Furyakek bira egingo du Europan barrena

Eneritz Furyak bakarlari irundarrak Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitza bisitatuko ditu, ekainaren amaieratik uztailaren hasiera bitarte. Bira etxean hasiko du, Irungo Lakaxita gaztetxean, Amsterdamgo Blue Crime taldearekin batera, ekainaren 21ean.

Eneritz Furyakek Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Horren ostean, bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman zuen iaz, alegia, bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua.

“Folk sinplea ahots pertsonalaz eta letra korapilatsuez janzten duen musikariak” disko horretan bildutako doinuak aurkeztuko ditu Europan barrena: hilaren 28an, Bordele; 29an, Paris; 30ean, Brusela; uztailaren 3an, Berlin; 5ean, Chemnitz; 6an, Suitzako Luzer; eta, amaitzeko, 7an, Lyon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button