Nontzeberri

“Enekora” eta bidaia sonoroa

Enekora, Eneko Larrañagak egiten duen kontzertu bereziaren izena da, izan ere, musikari honek kora instrumentua jotzen du, 21 sokadun arpa afrikarra. Musika-instrumentu honekin eta bere ahotsa sarturik egiten duen kontzertu harrigarria da Enekora . 

Benetan berezia den arpa goxo hau joaz eta gehienbat euskaraz kantatuz, bidai sonoro eder bat proposatzen digu Enekok, eta tradizio afrikarraren kutsua hartu arren bere sorkuntzazko kantak jotzen ditu.

Gitarra, ahotsa, perkusio afrikarra…eta hainbat musika estilo eta taldeetan ibili ondoren (Ttakunpa, Dugukolo…), koraren melodi eta magiaren ildotik egiten ari da orain bere musika bidea.



Kontzertuetan, Jon Manterolak aurrez landu eta zuzenean muntatu dituen argazki eta bideoen proiekzio ikusgarria eskaintzen dute.
Kanten espresioa, ikus-entzunezko bihurtu eta zentzu ezberdinak aireratzen dira.

Gaur bertan eskainiko du kontzertua Lasarteko Jalgin, 23:00etan.

Exit mobile version