BERTSOTAN

Eneko Fernandez garaile, Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan

Agoitzeko Kultur Etxean jokatu da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Bertan, Eneko Fernandez atera da garaile.

Enekoren garaipenarekin batera, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna frontoian egingo den final handirako bertsolarien behin betiko zerrenda osatu da.

Hala, Fernandezekin batera, hauexek arituko dira apirilaren 8ko finalean: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta. Gogoratu finala Iruñeko Anaitasuna frontoian egingo dela.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button