ARTEA

"Shock, Shock!" Arte Hormonaturen hirugarren edizioa

Arte Hormonatuak hiru urte daramatza artista berriei lekua uzteko ahaleginak egiten. Kontzertu, performance, mahai-inguru, moda desfile, edota bideo-arte emanaldiak egongo dira.

Lehenengo egunean, maiatzak 5, hasiera ekitaldi bat egingo da xanpaina eta marrubiekin, eta gainera, Small Café antzerki lana aurkeztuko da eta Columna musika taldeak joko du Hika Ateneoan 19:00etan.

Ostiralean, maiatzak 7an, erakusketen eguna izango da Garabat, Dspacio eta ApetitGalleryn. Artista gonbidatua Maria José Ambrois argazkilari eta margolari uruguaitarra izango da.

Moda diseinatzaileek bere egun propioa izango dute Erreprodukzio Museoan, Chick, Chick! Fashion Day egunean, maiatzaren 12an. Diseinatzaile berriek sortutako azken tendentziak ikusi ahal izango dira.

Azken eguna maiatzaren 15ean izango da eta festa handi batekin bukatuko da, non irabazleen izenak iragarriko dituzten eta kontzertuak egongo diren.

Aste horretan, gainera, dantza tailerra egingo dute Jorge Horno eta Ana Sanchez dantzarien eskutik Bilbao Arte aretoan. Horrez gain, Berlineko Piso kolektiboa aste osoan egongo da bizileku artistiko bat egiten eta azkenean, euren obra ikusi ahal izango da maiatzaren 8an.

La cuchara bost artistek osatzen duten kolektiboa da. Euren asmoa ekitaldi, tailer, erakustaldi eta kolaborazioak sustatzea da.

La Cuchara kolektiboak bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button