IKUS-ENTZUN

Aleksei Germanen “Hard to be a god” pantailaratuko du FAS zineklubak

Aleksei German zinegile errusiarra 2013an zendu zen, eta Hard to be a god bere testamentu zinematografikoa da: 14 urtez film horretan lanean aritu ostean, ez zuen bere lana amaituta ikusi. Bada, gaur, urriak 27, Bilboko El Carmen aretoan aurkeztuko du FAS zineklubak, 19:45etik aurrera.

Arkanar planetara iritsiko den zientzialari talde baten historia kontatzen du filmak. Planeta horretan, Erdi Aroko zibilizazio baten antzekoa aurkituko dute, eta biztanleek Don Rumata ikerlaria harrapatuko dute, jainko pagano baten sasi-semea delakoan.

FAS zineklubaren arabera, lan erradikala da, maisulan aparta eta Arkadi eta Boris Strugatski anaien nobelaren egokitzapen askean oinarritua. “Antzekotasun ugariak aurkitzen dira film honen eta Andrei Tarkovskiren Stalker filmaren artean (Strugatski anaien beste liburu baten egokitzapenean oinarritu baitzen), eta baita Alexander Sokurov errusiar zinemagile handiaren lanen artean ere”.

Filmak maisuki islatzen du Erdi Aroko giroa, zuri-beltzezko argazkiaren bitartez eta kamera mugimenduen bidez. “Ez da harritzekoa El Bosco edota Pieter Brueghel artisten irudietan eragina ikustea eta hainbat literatura iturrietako pertsonaien antzekotasunak agertzea (adibidez, Gargantua eta Pantagruel pertsonaiak bezala)”

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button