BESTELAKOAK

“Ene maite kuttun guztiak” errezitaldia, Hernanin

Harkaitz Canok euskarara itzulitako Anne Sextonen poemak dira Ene maite kuttun guztiak izeneko emanaldiaren oinarria. Errezitaldia Harkaitz Cano eta Ainara Gurrutxaga bikoteak egingo du, Iban Urizar Amorante musikariaren soinuekin bat eginez. Gaur, Hernaniko Biteri aretoan, 20:00etatik aurrera.

Ene maite kuttun guztiak Harkaitz Canok euskarara itzulitako Anne Sextonen poema baten titulua. Poemaren hasierak hala dio:

Aita: aurten maldizioak jarri gaitu aparte,
amari segi diozulako bere lozorro hotzera arte;
zure bihotzean harria irakin du bigarren shock batek
eta ordaindu ezin duzun egoitza horretatik at
ihes egiten noiz utziko ote dizudan gabiltza, orobat:
Dunneseneko hogei traje, Ford ingeles bat,
urrezko giltza, artile fabrikako zure akzioak,
beste testamentu bateko marmarren lege-amodioak…
Kaxak ezezaguna zaidan jendearen argazkiz lepo daude.
Ukitzen ditut haien kartoizko aurpegiak. Desagertu egin behar dute. (…)

Anne Sexton (1928-1974) psikiatrak esanda hasi zen idazten. Garatu zituen gaien artean familia arteko harreman korapilatsuak, sexualitatea, bizitzeko ezgaitasuna,…. eta bereziki, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak daude.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button