IKUS-ENTZUN

“Encierro” filmaren aurrestreinaldia egingo da Iruñean

Oliver van der Zee holandar zinemagileak 3D teknikarekin egindako Encierro lana proiektatuko da gaur, ekainak 27, Iruñeko Carlos III Saide zinema aretoetan. Bihartik aurrera, berriz, estatu osoko aretoetan ikusi ahalko da. Filmak Sanferminetako uneak jasotzen ditu, gehienbat, entzierroetako uneak, eta Nafarroako 4D4 Ingeniería visual konpainiak ekoitz du.

Lau urtez aritu da lanean Oliver van der Zee holandar, eta emaitza ikusgarria da oso. Hala, irudi ikusgarri horiez gain, entzierroan parte hartzen dutenen sentsazioak eta sentimenduak ere jaso ditu. Hala, filmean hainbat  lasterkari beteranoren testigantzak biltzen dira, hala nola, Miguel Ángel Eguiluz, Paco Sánchez, Miguel Reta edo New York hiriko Joe Distler. Era berean, 22 urtean entzierroa telebistaz kontatu duen Javier Solano kazetariaren hitzak ere jasotzen dira.

Entzierroetan gertatu diren zorigaiztoko gertaerak ere ikus daitezke. Hala, 2009an hildako Daniel Jimeno korrikalariaren aitak semea gogorarazten du.

Bestalde, Olivier van der Zee holandar dokumentalgileak hainbat urte eman ditu dagoeneko D4D ekoiztetxearekin lanean. Bere azken lanen artean 778 La chanson de Roland (2011) eta El último magnate (2012) daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button