IKUS-ENTZUN

Zinemaren urrezko garaia, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak Ezinbesteko Zinema zikloa ondu du hil honetarako. Asteazkenero film bat pantailaratzen du; bi saio iragan dira eta beste bi pantailaratuko dituzte.

Zikloak zinemaren historian arrasto gehien utzi dituzten filmak modu ordenatuan erreskatatzen ditu, zazpigarren artea etiketaren merezimendua duten lanak erakusteko. Aurten, ordea, aldatu egin da hautatzeko ohiko formula, eta “Filmoteka izan beharrean, zinemazaleek bidali dituzte aretoan ikusi nahi zituzten filmak, gonbit publikoaren ondoren. Proposamen asko jaso ditugu (200 bat titulu) eta, jakina, ezingo da dena ikusi, baina ziklo honetan programatzen diren filmak zerrenda horretatik aterako dira.”

Otsailean, zinemaren urrezko garaia aztertuko da, “estudio handien garaian, baina baita sormen handiaren garaian ere, mundua mugimenduan dagoen irudiaren bidez ikusteko modu berrien garaian”.  Sasoi horretan mugimendu zinematografiko handiak sortu ziren (Neorrealismoa, Nouvelle vague, Free Cinema, etab…).
“Zaleengandik jaso dugun zerrenda oso interesgarri, aberats eta amaigabetik, hilabete honetako tituluak aukeratu ditugu, begiradak orekatzen saiatuz eta programazioaren irizpide kronologikoa gordez”.

Lazos humanos (E. Kazan, 1945), eta Rufufú ( M. Monicelli, 1958) film ederrak pantailaratu dituzte. Bihar bertan, El buscavidas (R. Rossen, 1961)  filmaren emanaldia izango da, eta bihar zortzi, Días del cielo (T. Malick, 1978).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button