ARTEA

“Emozioen artean”, Bilbon arteaz gozatzeko parada

Bilbao Art District Emozioen artean izeneko ekimena ondu du ostiralean eta larunbatean. Ekimen horren bidez, Bizkaiko hiriburuko galerien, museoen eta bestelako kultur guneen jarduna erakutsi nahi dute.

Hala, artelanak ez ezik, bestelako jarduerak ere izango dira ostiral eta larunbatean: tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak, artistekin topaketak, performanceak, eta abar.

Egitaraua udazken osora zabalduko da, eta 40 proposamen baino gehiago bilduko ditu; programazioa, hain justu, Udazken honetan pasioari jarraitu… eta arterik onenaz goza ezazu Bilbon lelopean aurkeztu da.

Asteburu honetako xede nagusietako bat artistak bertatik bertara ezagutzeko beta ematea izango da; hortaz, topaketak izango dira artista ugarirekin. “Ivan Chacón, Rut Olabarri, Amadou Tounkera, Irene Linares sortzaileak eta Sra. Polaroiska taldeak haien obrak erakutsiko diren galerietara hurbiltzen jendeari arreta eskainiko diote, zuzenean; Antonio Ranieri artistak, berriz, Spazio Ranierin egingo du gauza bera”.

Horretaz gain, larunbatean, Ainara LeGardon soinu-artistak, Ana Capilla dantzari eta muskariak eta Jone Saitua edo Idoia Garai performer-ek hainbat ekintza performatibo egingo dituzte.

Horrekin batera, hainbat artisten erakusketak bisitatzeko aukera izango da: Miriam Ocáriz, Eduardo Vega de Seoane, Carmelo Ortiz de Elgea, Iñaki de la Fuente, Toni Crabb edo Grip Faces, besteak beste.

Programazio guztia: bilbaoartdistrict.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button