ARTEA

Emetasunari buruzko irudikapen berriak

Está en mi cabeza. Detrás de los ojos titulupean Dora García, Sigalit Landau, María Llopis (Girlswholikeporno), O.R.G.I.A, Diego del Pozo, Martha Rosler, Señora Polaroiska eta Soytomboi artisten lanak ikusi ahal izango dira Gasteizko museoan irailaren 17tik otsailaren 6ra bitartean.

Haizea Barcenilla eta Saioa Olmo komisariatutako erakusketaren kariaz honako testua bidali digute: "Margaret Thatcher edo Lara Croft bezalako pertsonaia ospetsuak araua berresten duten salbuespentzat hartzen dira: atsegin bazaigu edo ez bazaigu, emakumeak otzan, ordenatu, lasai, gozo, hauskor, samur eta ulerkorrak direla sozialki onartua izan da denbora luzez. […]Prototipo hauen deseraikuntzak borroka feministan bataila handia da, inoiz bukatuko ez dela dirudien bataila; izan ere, baliogabetu nahi ditugun ideiak ofiziosoki gaitzesten
diren arren, genero jarraibideen bidez ezkutuan transmititzen baitira oraindik sotilki. […]"

Erakusketa honetan aurkezten diren lanek ikertu eta agertu nahi dute identitateen eraikitzearen gainean genero jarraibideek duten eragina. Batzuek sendia eta komunikabideen pisuari buruz hitz egiten dute argi eta garbi; beste batzuek, modu sotilagoan.
Kasu guztietan, bideoek erakusten dituzte marjinazioan edo estereotipotan erortzen ez direlako horren agerikoak ez diren egoerak, ikusezinak izan arren, aurretik zehaztutako giza rolen sorkuntzarako nahitaezkoak direnak.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button