ARTEA

Emeki marrazturiko natura

Pedro Oses artistak Atari zabalean erakusketa abiaraziko du gaur, Iruñeko Kondestable Jauregian. Erakusketa uztailaren 1era bitartean bisitatu ahalko da.

Bertan erakusten diren akuarelak mendira egindako txangoetan pintatu dira, gehienetan, azken 5 edo 6 urteetan. Askoz lehenagotik ere, mendi-ibiliak egitera ateratzen zenean, koadernotxo bat eramateko ohitura zuen, eta bertan zirriborro azkarrak egiten zituen akuarelaz. Azken garaiotan, kirol gutxiago eta arte gehiago izan dira.
“Interesgarri jotzen dudan lekura iristen naizenean, enkoadraketa bilatzen dut. Adibide moduan, Pirinioetan egindako azken txangoa dugu. Mendi elurtuak ikusi eta pintatzeko gogoz nengoen. Ezagutzen ditudan mendien panoramika baten aurrean jartzen naiz; askotan egon naiz hor. Enkoadraketa bilatzen dut, baina ez da erraza, inguru interesgarriak baztertu behar baitira. Mendiek osatzen duten multzoa ikusgarria da. Emeki marrazten dut, eta forma bihurri horiek zeru urdin argiaren gainean ebakitzen ditut.”
Elurraren zuriaren gainean, itzal gris urdinduak eta zuhaitz-multzoak orban ilunak osatzen ditu. Plano hurbilago batean, okre-siena koloreko eremuak ageri dira, orban zuriekin, eta zuhaitzen itzalak. Are hurbilago, lehen planoan, beste zuhaitz-multzo batzuk, zehaztuagoak eta berdeak, elurraren zuriak inguratuak.

Bere obra hemen ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button