ESZENA

Mourad Merzoukik eta Rioko Companhia Urbana de Dança-ko dantza frenetikoa

Mourad Merzoukik eta Rioko Companhia Urbana de Dançako hamaika dantzariek gure bizitzetakoa bezalakoa den joan-etorri frenetiko batean murgilduko gaituzte. Correria gure eguneroko bizimodua da: denboraren kontrako gerra, laster batean bazkaldu, amen batean jantzi, eta azkar baino azkarrago ibili egun bakoitzean egin beharrekoa egin ahal izateko.
Ikuskizun koreografiko honek arnasestuka utziko zaituzte.
Correria hamaika brasildar dantzari eta Diego Gonçalves White Leitão euren zuzendariarekin elkarlanean sortu zen. Pieza honetan hip-hop arrasto nabarmena aurkitzen da.

Agwa Agwa Käfig konpainia zuzentzen duen Mourad Merzoukiren eta Companhia Urbana de Dança brasildar konpainiaren arteko enkontrutik sortu zen. Käfig konpainiak Lyonen du egoitza, eta Brasilgo konpainiaren lan akrobatiko harrigarriak zirrara sortu zuen Lyongo Biennale de la Danse-n 2006an.
Agwa (ura) da hitz gakoa, sinbolotzat hartuta. Bide horretatik, Rio de Janeiroko hamaika dantzari ikusiko duzue, saltoka eta pertikekin biraka, euren egarria asez ur-erreserbak agortu arte. Topaketa unibertso desberdinen elkargune batean gertatzen da. Dantzariek
konplexurik gabe eta itzelezko energia eta sormen handiarekin erabiltzen dituzte hip-hop, capoeira, samba, musika elektroniko eta bossa nova bezalako doinuak, sekulako irudi akrobatikoz jositako dantza mota bat eskaintzeko.

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button