ARTEA

“Emeek emana”, bizirik irauteko nahia

Azaroaren 20ra bitartean, emakumeen argazkiak eta testigantzak protagonistak izango dira Tolosan abiatu den Emeek emana erakusketaren baitan. Gerra eta frankismo garaiko kontuak, emakumeen ikuspegitik eta emakumeen aurpegiekin.

Erakusketan 1936tik aurrerako frankismoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. 63 emakumeren argazki daude, beraien erretratuak, eta kasu batzuetan beraiekin lotura duten objektu zehatzak. Horrez gain, erakusketan bertan ikus eta entzun daitezke pertsona guzti horien elkarrizketen laginak, 6 eta 9 minutu artekoak.

“Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien inguruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibilitakoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez”.

Emakumeen ikuspuntua barneratzen duen Emeek emana erakusketa ibiltariak Gipuzkoako hainbat herri bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button