BESTELAKOAK

Emazteak euskal dantzetan: gezur baten historia

Gaur, Baigorriko Bixentainean, Emazteak euskal dantzetan: gezur baten historia izeneko hitzaldia eskainiko du Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoak. Hitzordua 20:00etan izango da.

Parte hartu dute emakumeek, ohiturazko dantzetan? Bada ideia bat esaten duena emakumeek ez zutela dantzetan parte hartzen. Gezurra da? Eta gezurra bada, nork asmatu du? Emakumeek dantzatzen baziren, nola dantzatzen ziren? Gizonek bezala, edota bazegoen beste manera bat? Euskal dantzetan bakoitzak, gizonak eta emakumeak, bere rol estereotipatuan ezagutu ditugu, eta rol horiek nola eraiki ziren ezagutuko ditugu.
Gezurrak ikertu ditu aditu honek eta bere ustez, emakumeak beti izan dira protagonista Euskal Herriko plazetako dantzetan, baina beste interes batzuk bazeuden tartean, betiko patriarkatua, eta hala, Eliza katolikoak eta agintari politikoek plazatik atera zituzten andrazkoak.

Hortaz, euskal dantzetan genero bereizkeria ere izan da, eta horixe kontatuko du Oier Araolaza dantzariak, gaur, Baigorrin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button