IKUS-ENTZUN

Emanaldi bikoitza, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak emanaldi bikoitza ondu du biharko, apirilak 9: Maquillaje (Alex Montoya, Euskadi, 2012) laburra, eta The Mill and The Cross (Lech Majewski, Polonia, 2012) film luzea. Proiekzioa Javier Tolentino irrati kritikari eta Espainiako Radio-3 kateko El séptimo vicio irratsaioaren arduradunak aurkeztuko du. Emanaldia El Carmen aretoan izango da, 19:45ean.

Alex Montoyaren Maquilaje drama generoko lana da. Izan ere, hilzorian dagoen emakume baten istorioa kontatzen du. Emakume horren inguruan, senarra eta erizaina izango dira. Hamar minutuko lan hau, gogorra eta artegagarria da. Isabel Garcia Lorca, Ramon Barea eta Nuria García dira filmean parte hartzen duten aktoreak.

The Mill and The Cross (Errota eta Gurutzea) filma, berriz, Pieter Bruegel pintorearen Kristoa gurutzea hartzen koadroaren inguruan ardazten da. Hala, Bruegelen maisulanean agertzen diren hamabi pertsonaia hartu, eta Majewskik pintorearen unibertsoa filmatu du teknika digital aurreratuenekin. Pelikulako dekoratuak, gainera, Majewskik berak pintatu ditu. “Zinema esperimentalaren adibide argia: ikusleak margolanaren sorkuntza prozesuan murgiltzeko aukera du eta bere unibertsoak bizitza propioa hartzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button