IKUS-ENTZUN

Emakumezko zinegileei buruzko zikloa, Artiumen

Emakumeek zuzendutako lau film proiektatuko dira Gasteizeko Artium zentro eta museoan, martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Gaur, martxoak 7, Emakume zinema-zuzendariak zikloaren bigarren emanaldia izango da: Samira Makhmalbaf zuzendari irandarraren A las cinco de la tarde.

Canneseko 2003ko Nazioarteko Jaialdian epaimahaiaren saria jaso zuen film horrek: “Afganistaneko emakumeei ematen die hitza, eta haien berdintasunaren eta ezagutzaren aldeko eguneroko borrokari. Filma haietako baten istorioa da; politikan aritu nahiko luke eta egunen batean presidente izatera iritsi, baina aldi berean ikusten du burkak, tradizioak eta erregimen matxistak oso erro sakonak dituela bere herriko gizarte-bizitzan”.

Hurrengo astean, hilaren 13an, osteguna, Miranda July estatubatuarraren Tú, yo y todos los demás pelikula aurkeztuko da. Gracia Querejeta madrildarraren azken filmaren proiekzioarekin amaituko da zikloa, martxoaren 14an: 15 años y un día.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button