LITERATURA

Emakumeen poesiari buruzko dokumentala, Bilbon

Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren harira, Sofia Castañonek (Gijon, 1983)zuzendutako Se dice poeta izenburuko dokumentala proiektatuko da, gaur, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, 19:30etik aurrera.

Filmak hogei bat emakume idazleren laguntza izan du, gehienak, Estatuan proiekzio handia duten emakume poeta gazteak, tartean, Elena Medel, Erika Martínez edo Martha Asunción Alonso. Bilboko emanaldian, gainera, dokumentalaren zuzendariak parte hartuko du.

Gaztelaniazko poeta eta poetisa hitzak ardatz hartuta, zinegileak egungo poesia panoramari buruzko genero gogoeta egiten du. “Horrela, zuzendariak hainbat gai lantzen ditu, emakume idazleek antologia poetikoetan duten presentzia urria, soilik emakumez osatutako antologien argitalpenari buruzko eztabaida, emakumeen poema liburuek literatur aldizkarien aipamenetan lortzen duten lekua gizonezkoek argitaratutako lanen ondoan, edo dinamika sexisten errutina erakusten duten bestelako jarduketen hedapena, besteak beste”.

Informazio gehiago: sedicepoeta.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button