LITERATURA

Augustin Zubikarai beka Joxean Agirrerentzat

Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak Agirreren proposamena aukeratu du, deialdi honetan aurkeztu diren bederatzi lanen artean.
Zwei frauen du behin-behineko izena Joxean Agirreren proiektuak. Bertan, literatura bera eta bikote-bizitza hartuko ditu gai nagusitzat, eta lau parte izango ditu lanak. Bakoitzean idazle baten eragina edo itzala sumatuko da: Bertrand Morane, Dostoievski, Robert Walser eta Mario Levrero hirugarrenean, eta Max Frisch azkenik.

Epaimahaiak nabarmendu du, batetik, proiektuaren interesa eta balio intelektuala, eta, bestetik, aurkeztutako laginaren idazkera malgu eta sujerikorra, umorea eta sentsualtasuna uztartzen dituena.

Urtebete izango du egile sarituak bere asmoa biribiltzeko, eta 2011ko urte hondarrean kaleratuko du Elkar argitaletxeak lan amaitua. Bestalde, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak martxan dute dagoeneko Augustin Zubikarai sari honen hurrengo deialdia, eta 2011ko irailaren 1a arte aurkeztu ahal izango dira nobela proiektuak Ondarroako Udaletxean.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button