Nontzeberri

“Emakumeen lekua euskararen batasun bidean” aztergai Deustuko Unibertsitatean

Emakumeen euskara batua jardunaldia egingo da bihar, 12:00etan, Deustuko Euskal Gaien Institutoak antolatuta. Bertan Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda eta Arantza Urretabizkaia izango dira solasean.

Emakumeak leman hitzaldi zikloaren barruan, Emakumeen euskara batua jardunaldia egingo dada Donostian, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutoak antolatuta DeustoForum Gipuzkoarekin elkarlanean.

Jardunaldiaren xedea emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararen batasun bidean aztertzea da. “Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiako kideak Arantzazuko santutegian, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko. Baina, Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak?”

Irene Arrarats (Hernani, 1967) Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea da; Miren Azkarate (Donostia, 1955) Euskaltzain osoa, hizkuntzalaria, irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia da; Itxaro Borda (Baiona, 1959) idazlea da; eta Arantxa Urretabizkaia ( Donostia, 1947) idazle eta kazetaria, euskaltzain urgazlea da. Juan Luis Zabala idazleak moderatzaile lanak egingo ditu.

Exit mobile version