Nontzeberri

Emakumeen Inguruko Bizkaiko II. Jardunaldiak

Gaur, otsailaren 4an, 18:30ean, eta Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzaren Ekitaldi Aretoan, Emakumeak Bizkaian: nolakoak gara, nola ikusten gaituzte izeneko jardunaldiak burutuko dituzte. Bertan Ana de la Parte, Universitario Bilbao Rugby Club taldeko zuzendaritzako kidea, Marian Galindez, Club Deportivo de Bilbao taldeko presidentea, Ainhoa Hernandez, Club Zuazo Barakaldoko jokalaria, Kepa Lizarraga, Kiroleko Medikuntzan espezializatuta eta Maria Tato, Bilboko Athletic Club taldeko idazkariordea.

Jardunaldi horien xedea, emakumeek hainbat arlotan, kirol edo museo munduko kudeaketan, ikerketa zientifikoan, berrikuntza teknologikoan edo hezkuntzan daukaten presentziaz hausnartzea da.
Aurtengo jardunaldien izenburu orokorra Emakumeak Bizkaian. Nolakoak gara, nola ikusten gaituzte da, eta lehenengoa, emakumeek kirolean betetzen duten lekuaren inguruko eztabaidaz horniturik etorriko da. “Kirola da emakumeen rolaren aldaketa gehien ikusi den arloetako bat, emakumeak betidanik gizonenak zirela uste ziren kirolak egiten hasi dira, modu profesionalean edo ludikoan. Gaur egun, emakumeen lehiaketak komunikabideetan oihartzuna aurkitzen hasi dira, eta kirolen bat egiten duten emakumeen kopurua eta kirol ekitaldiak ikustea atsegin dutenena gero eta handiagoa da”.
Gainera, kirolarekin erlazionatutako erakunde publikoen kudeaketa organoetan erantzukizuneko karguetan daukaten presentzia ere gero eta handiagoa da. Horren adibide dira Emakumeak Bizkaian zikloaren lehenengo jardunaldi honetako konbidatuak.