IKUS-ENTZUN

Emakumeen film-unibertsoa erakusteko xedea

Iruñeko Iturramako civivoxak Les Innocentes (Anne Fontaine, 2016) filma hartuko du gaur berton, azaroak 26, 18:00etan, Zinemako Heroiak zikloaren barruan.

Zinemako Heroiak zikloa urrian abiatu zen eta urtarrilaren 28ra bitartean luzatuko da. Ekimenaren helburua da bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.
Bertako proposamenak biziak eta parte-hartzaileak dira, eta filmek generoaren ikuspegiarekin bat egingo dute saio bakoitzean, izan ere emakumeak protagonista izango dira.

Les Innocentes (Anne Fontaine, 2016) filmak honakoa kontatzen du: 1945eko abuztuan, II. Mundu Gerran bete-betean dago, eta giro horretan, Mathilde Beaulieu mediku gaztea Gurutze Gorriak Alemaniaren eta Poloniaren arteko mugara bidalia izan da, bertan zauriturik dauden preso frantziar guztiak aberriratuko dituztela bermatzeko. Varsoviatik hurbil dagoen monasterio bateko mojak ezagutzen dituenean, sekretu ilun bat ezagutuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button