ARTEA

Ogia eta zirkua, artea eta elikadura

Alicia Venturak komisariatutako Ogia eta Zirkua erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelan, uztailaren 2ra bitartean. Guztira 15 artistaren (Rosalia Banet, Saelia Aparicio, Santiago Morilla, Antoni Miralda, Asunción Molinos, Ángel Marcos, Marta Fernández Calvo, Carles Tarrassó, Luna Bengoechea, Greta Alfaro, Estíbaliz Sádaba, Tania Blanco, ….) lanak bildu dira, eta bertan, elikaduraren inguruko hausnarketa artistiko globala egin nahi da, “elikagaiek duten garrantziaz eta giza bizitzan dituzten ondorioez kontzientziatzeko”.

“Latinezko panem et circenses lokuzioan (ogia eta zirku-ikuskizunak) jatorria duen ogia eta zirkoa esaldi herrikoia, Juvenal poeta erromatar gaztearen Satira X lanetik dator. Poema horretan, herriari janari merkea eta entretenimendua eskaintzeko praktika politikoa aipatzen du, hura kontrolatzeko eta isilarazteko estrategia gisa. (…) Erakusketa-proiektu honek elikadurari buruzko hausnarketa orokorra egiten du. Elikaduraren eta jatearen artean gai ugari txirikordatzen dira, eta beraz, jakintza-alor anitzetatik heldu beharreko esparrua da. Izan ere, hori da da artea gaiari heltzeko esparru perfektu gisa postulatzearen arrazoietako bat, ikuspegi zabala, askotarikoa eta zeharkakoa eskaintzen duela.”

Ogia eta zirkua erakusketak kontzientzia astindu nahi du, elikagaiak duen garrantziaz eta planetarentzat dituen ondorioez jabetu gaitezen. Hortaz, erakusketak elikadura bere osotasunean birpentsatzera gonbidatu nahi gaitu.  “Hurbiltze horrek azterketa eta gogoeta ditu ardatz, aktibazioari, auzitan jartzeari eta elikadura-eredu berriak bilatzeari ateak irekitzeko lehen urrats gisa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button