IKUS-ENTZUN

Emakumeekiko harreman ekaiztsuez

Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean, eta beste astearteetan egiten duen gisan, Bergman (Jane Magnusson, 2018) filma eskainiko du gaur berton.

Magnussonen hirugarren lana da Ingmar Bergman handiaz. Aurretik dokumental bat (Bergman deskubrituz) eta telebistarako sail bat egin zituen.

Fas zineklubaren arabera, “Abiaburua ohikoa da historiografia anglosaxoian: giltzarrizkoa den urte bat topatzea haren handitasuna zertan oinarritu zen bilatzen saiatzeko. 57. urtean, Bergmanek bi maisulan estreinatu zituen (Zazpigarren zigilua eta Basa marrubiak), telefilm bat egin zuen eta lau antzezlan muntatu.
Dokumental hau Cannes Classics atalean aurkeztu zuten (Cannesko jaialdian) 2018an, Bergman jaio zela ehun urte bete baitziren; ikuspegi berritzaile bat dakar, emakumeekin izan zituen harreman ekaiztsuari buruz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu