IKUS-ENTZUN

Korrika egitea bizimodu bat da

Elorrion hilero pantailaratzen dute dokumental interesgarri bat. Erresuma Batuko Town of Runners (Jerry Rothwell, 2011) izeneko lana ikusteko aukera egongo da bihar, uztailak 11. Jatorrizko bertsioa amarikoz eta oromoz dago, baina kasu honetan gaztelaniazko azpitituluekin dator filma. Biharko saioa ez da ohiko ordu eta lekuetan izango, baizik eta herriko plazan, 22:00etan.

Bekojin, Etiopiako baserri gune txikia da eta bertan korrika egitea bizimodu bat da. Pekineko joko olinpiarretan, bertako atletek distantzia luzeko lasterketetan urrezko lau dominak irabazi zituzten, beste edozein herritako markak hautsiz.

Korrikalari hauen arrakastak Bekojin jaiotako umeengan itzelezko eragina izan du, bizitza hobea lortzeko ametsa gero eta hurbilago ikusten baitute.

Hala, goizero, Alem, Hawi eta Biruk, hiru neska gazte, beste 200 ume eta gazterekin batera entrenatzera joaten dira Sentayehuren entrenatzailearekin.

Dokumental hau Etiopiaren argazki bat da, beraientzat eta bere herriarentzat etorkizun hobea eraikitzea erabaki duen belaunaldi baten esperantza eta nahien bitartez ikusita.

Lan honek BCN Sports Film Festival 2012 delakoan dokumental onenaren saria eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button