BESTELAKOAK

Emakumearen Oroimen Baratzea

Bortzirietan gauzatzen ari da proiektu berezi bat: Arantzako herrian eraikitzen ari dira Emakumearen Oroimen Baratzea.

Maddi Irazoki artistak jakinarazi digunez, “Beran, 2016-2017an, Harritik Hazira antzerkia sortzen ari ginela, zailtasunak izan genituen emakumeei buruzko historia eta idatziak aurkitzeko, are gehiago emakume batek idatzitakoak aurkitzeko. Behar sakon bat sortu zen gure  baitan: Beti isilaraziak izan diren ahots horiei tokia ematea, alegia. Horixe da Emakumearen Oroimen Baratzearen betekizunetako bat”.

Asmo haren gauzatzea eta emaitza, uztailaren 15ean plazaratuko dute, eguerdiko 13:00etan,  eta Arantzan elkartuko dira ekintzaileak Emakumearen Oroimen Baratzea inauguratzeko”.

Emakumearen Oroimena “modu askotan gorde genezakeen, baina espazio naturala izateak bat egiten du emakumearen zikloaren naturaltasunarekin. Emakumearen hitza eta ahotsaren sinboloa izango da baratzearen erdian egongo den iturria. Etengabeko iturriaren ur-jarioa, sekulan berriz ixilduko ez diren emakumeen ahotsen sinboloa izanen da. Baratzearen plano orokorrak mandala forma izanen du, sormenari, emakumeen arteko konexio eta sareari erreferentzi eginez”.

Informazio guztia, hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button