LITERATURA

"Emakumearen Kontaketak" izeneko XII. lehiaketa Santurtzin

18 urte baino gehiago dutenek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da idazkia, baina beti ere bietariko batean, ezin izango da lana bi hizkuntzetan aurkeztu.
Aurkeztutako lanak gutxienez 6 folio eta gehienez 10 foliokoak izan beharko dira eta jatorrizkoak eta inoiz argitaratu gabekoak.
Idazle bakoitzak gehienez hiru kontakizun aurkeztu ahal izango ditu.
Kontakizunaren lau kopia aurkeztu beharko dira; sinatu gabe aurkeztuko dira eta euretan izenburua eta lema baino ez dira agertuko. Kontakizunarekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da eta gutunaren barruan egilearen izena, abizena, helbidea, telefonoa eta NANaren kopia agertu beharko dira. Gutunazalaren kanpoaldean, lema eta kontakizuna zein hizkuntzetan idatzi den adierazi beharko da.

Lehenengo sariak 1.200 euro jasoko ditu eta, era berean, 400 euroko accesita ere egongo da hizkuntza modalitate bietako bakoitzerako. Halaber, 400 euroko sari berezia banatuko da, santurtziar idazle batek euskaraz idatzitako kontaketa onena saritzeko.

Martxoaren 1ean hasiko da lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 20an amaituko da. Santurtziko Udalaren Erregistro Nagusiaren bulegoetan aurkeztu beharko dira lanak.
Epaimahaiak ekainaren 10 baino lehen emango du epaia.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button