ESZENA

Emakumearen eguna ospatzeko emanaldiak, Guardetxean

Donostiako Guardetxeak jakinarazi duenez, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, lau jarduera ondu ditu, 20:00etatik aurrera.

Hala, 20:15ean, dantza esparruan ere aritzen den Priscila Arandiga Gilek bere azken pinturak erakutsiko ditu. 20:30ean, berriz, AMETSA/SUEÑO izenburuko tela akrobatikoko performacea izango da. Lan horrek Amaia Lasa poeta euskaldunaren olerki bat du ardatz.

Gau partean, 21:00etan, performancea, bideoa, dantza eta zuzeneko musika batzen dituen EMAKUMEA/MUJER izeneko obra izango da; Grupo de Creación Banda-bat taldean ondutako emanaldia da: “Indarra, gogoa, lana, grina, adorea, maitasuna, adimena, kemena, sorkuntza, ahalegina, boterea, artea, bizitza. Dantza, bideoa eta musika uztartzen dituen performancea”

Azkenik, Brasileko Teatro de Açúcar konpainiak Adaptación antzezlana aurkeztuko du, 21:30ean: “Ikusgarriak adaptazio prozesuan dauden pertsonaien historia kontatzen digu, bizirauteko baliabide gisa”.

Informazio guztia: guardetxeabandabat.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button