Nontzeberri

Emakumeak, sormen-kudeaketan eta komunikazioan

Emakumeak Bizkaian. nolakoak gara, nola ikusten gaituzte jardunaldiaren azkenengo topaketa izango da gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko Egoitzan, 18:30etik aurrera.

Jardunaldi horien xedea, emakumeek hainbat arlotan, kirol edo museo munduko kudeaketan, ikerketa zientifikoan, berrikuntza teknologikoan edo hezkuntzan daukaten presentziaz hausnartzea da.

Gaurko saioan, Emakumeak, sormen-kudeaketan eta komunikazioan izeneko gaia jorratuko da, eta horretarako Andoni Aldekoa, Bilboko Euskalduna Jauregiaren zuzendari orokorra, Miren Arzallus, Palais Gallierako, Pariseko Modaren Museoko zuzendaria, Veronica Elorza, Euskadiko Lurralde Zentroaren (TVE) erredaktore eta zuzendari ohia, eta  Begoña Marañón, SER kateko Euskadiko Eskualdeko zuzendaria bilduko dira mahaian. Aurkezlea eta moderatzailea Begoña Cava, Historian Doktorea (Deustuko Unibertsitatea) izango da.

Aurten, Emakumearen Nazioarteko Egunaren aurretik egin diren Emakumeak Bizkaian. Nolakoak gara, nola ikusten gaituzte jardunaldiek hainbat arlotan emakumeek betetzen duten papera eta beharrizana aztertu dituzte.

Informazio gehiago, hemen.

Exit mobile version