BESTELAKOAK

Emakumeak musikaren industrian xede, “Musik/Fem” ekimenean

Emakumeak zuzeneko musikaren industrian duten lekua xede hartuta, Musik/Fem  izenburuko mahai ingurua programatu da bigarren urtez.

Leire Palacios kazetariak dinamizatuta, emakumeek industria honetan duten papera aztertuko dute lau gonbidatuk. Hala,  Almudena Palacios (Keychange, Queremos Entrar, Proyecto Prisma), Cris Lizarraga (Belako), June Calvo (PhD Researcher at Cities Lab Katedra University of Deusto) eta Lluís Torrents, (Razzmatazz aretoa) izango dira solaskide  urriaren 3an, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera. Lau gonbidatuk musikaren sektorean bizi izan dituzten esperientziak eta egoera ezberdinen aurrean duten iritzia emango digute.

Musik/Fem 2017an sortutako proiektua da, Asmatu komunikazioa eta kulturak eta Musika Bulegoak antolatuta elkarlanean. Bere helburuak emakumeak musikaren industrian duen egoera gizarteratzea eta gaur egun dauden genero ezberdintasun egoerei erantzunak emango dizkieten ekimenak sortzea dira.

Informazio gehiago: http://www.kafeantzokia.eus/agenda/musik-fem-2018/

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button