ARTEA

Irudimenaren erritmoan

Portugaleteko Salazar Dorrean, uztailaren 6tik abuztuaren 25era bitartean, Javier de la Iglesiak Irudimenaren Erritmoan (Al compas de la imaginacion) izeneko erakusketa paratu du.

Javier de la Iglesiak sormenezko erakusketa eskaintzen du, geometriaren patroirik oinarrizkoenetatik abiatuta mihisean figura arkitektonikoez eta kontrastez beteriko barne mundu bat islatzeko. Zuriak eta beltzak, urre eta zilar-koloreak nahasi egiten dira eskuaira, kartaboi eta konpasekin, espazioaren eta denboraren pertzepzioarekin jolasteko, baita banakakoaren eta ororen pertzepzioarekin ere.

Irudimenaren Erritmoan erakusten digu gauzak ez direla beti ematen dutenak. Ikuspegiaren bere erabilerak gonbidatzen gaitu bere obra bakoitza ikuspegi ezberdin batez ikustera, erakusketa elementu bizi bihurtuz, denboraz eta patxadaz gozatzea merezi duena. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button