MUSIKA

“Emakumeak, kultura eta politika”, Angela Davis euskaraz

Fermin Zabaltza, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Estibaliz Lizaso eta Joxe Mari Berasategik itzuli dituzte Emakumeak, kultura eta politika liburuak biltzen dituen testuak. Katakrakek argitaratu du liburua.

Emakumeak, arraza eta klasea (1983) izenburuko lan ezaguna plazaratu eta urtebetera argitaratu zuen Angela Davisek (AEB, 1944) Emakumeak, kultura eta politika. Argitaletxearen arabera, “Hamaika pertsonaia historiko eta gatazka ezagutzeko eta sakontzeko gida bat da. Edozein gatazkan dauden faktore ezberdinen eta konplexutasunen bila aritzeko gonbidapen bat da”. Pertsonaia horien artean, hauexek nabarmendu daitezke: Harriet Tubman, Billie Holiday, Max Roach, Bessie Smith, Springsteen eta Harry Belafonte.

Liburua 18 ataletan banatzen da. “Gai guztiak hiru ardatz nagusitan sailkatu zituen: emakumeen berdintasunaren aldeko borroka, nazioarteko gaiak eta kultura. (…) Edozein gatazkan dauden faktore ezberdinen eta konplexutasunen bila aritzeko gonbidapen bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu