IKUS-ENTZUN

Atunontzi zahar baten istorioa

Javi Julioren Aita Mari film luze dokumentala abenduaren 3an estreinatuko da zinema-aretoetan, Atera Films banatzailearekin. Aurreko egunean, abenduaren 2an, Zarauzko Modelo zinemak beste aurre-emanaldi bat izango da. Aurtengo apirilaren 28an aurre-estreinatu zen Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) izeneko GKEk atunontzi zahar bat erreskate-ontzi bihurtu zuen, Aita Mari, eta Mediterraneoko urak zeharkatzeko gatazketatik ihes egiten duten  pertsonei laguntzeko ateratzen da itsasora. Aita Marik itsasoan galdutako 400 pertsona baino gehiago erreskatatu ditu. Azken 105ak Mediterraneoko uretan, urriaren 20an; horien artean 22 adin txikikoak ziren. Guztiok ikusi ditugu irudi horiek, migratuen panikoa, eta salbamenduaren osteko poztasunak, misio epikoaren ostean.

Film honetan irudi dramatikoenak ez dira agertzen, eta “Europak mugen inguruan duen politikaren ondorio tragikoak modu didaktiko batean” erakusten da. Gainera filmak, itxaropen-mezu bat zabaldu nahi du. Zinemagile donostiarrak azaldu duen moduan, “Ez da itsasoko erreskatearen epikari buruzko dokumentala. Aipagai ditu jende xume eta anonimoa aldatu egiten dela, eta haien aurreko bizitza utzi eta estatuek egin beharko luketen lana egiten dutela”.

Aita Mari herritar anonimoek gerratik eta gosetetik ihes egiten duten pertsonei laguntzeko egindako ahalegin kolektiboaren historia da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button