IKUS-ENTZUN

“Emakumeak Kameraren Atzealdean”

Emakumeak Kameraren Atzealdean izenburupean, film laburrak egiteko eta atontzeko ikastaroa eskainiko du Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak, emakumeei bereziki zuzenduta. Ikastaroa sei astelehenetan burutuko da eta Lara Izagirre zinegileak gidatuko du.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, hurbiltzen ari da eta horren kariaz, ekimen asko antolatu dira han-hemenka. Hala, Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak emakumeei zuzendutako film laburren ikastaroa prestatu du datorren hilerako. Bertan, ikus-entzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak gerturatuko dizkie zaleei Lara Izagirre zinegileak.

Ikus-entzunezko ekipoaren ezagupena lantzeaz gain, emakumeak mundu honetara gerturatzea, beraien lanak ikusgai jartzea eta berdintasunerako bidean murgiltzea dira ikastaroaren helburu nagusiak.

Parte hartzea eta elkarlana bultzatuko dituen ikastaro hau martxoaren 12an hasi, eta sei astelehenetan gauzatuko da, eta edozeinek eman dezake izena, ez baita behar aldez aurretiko ezagutzarik izatea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button