IKUS-ENTZUN

Ikuska, Pasaiako Film Laburren erakustaldia abian da

Gaurtik, azaroaren 30era bitarte, Ikuska Pasaiako 21.Film Laburren Erakustaldia egingo da Trintxerpeko alkateordetzan.

Gaur bertan hasiko da jaialdia Pascal Gaigne, zenbait urtetatik hona Donostian finkaturiko musikari frantsesaren omenaldiarekin. Soinu-banda ugariren konpositore ak, 2018an Goya saria irabazi zuen, musika original onenari emandakoa Handia pelikulan egindako lanagatik. Hainbat  zuzendarirekin egin du lan, esaterako, Victor Erice, Iciar Bollain, Montxo Armendariz, besteak beste.  Hala, gaur 20:00etan, bere lanaren errepaso bat egingo da, Gaignek musika jarri zien film labur batzuen bitartez.

Eta bihar, azaroak 16, emakumea ardatz duen Emea eta Anitz film laburren emanaldia izango da, eta bertan proiektatuko dira Gabriel Carrascoren Candela (2029); Abricio Centorbi argentinarraren Oyentes (2019); Saúl Gallegoren Yo Confieso (2019); Angel Gómez Hernández zuzendariaren Cariño (2019); Willy Suarezen Todo Bien (2019); eta  lena Jayat eta Malena Chabrol zuzendari argentinarren La Cuarta Ola (2018). Azken ikus-entzunezko labur honek, feminismoari buruzko zentzu komunaren gaineko Argentinako  garapen historiko eta garaikidea egiten du: “Emakumeen marea berdea dabil borrokan, kaleetan, euren eskubideak aitortuak izan daitezen. Halaxe egin zuten ehunka urte lehenago beste emakume batzuk munduko hainbat lekutan, eta orain Argentinaren txanda da, borroka feministaren eredu baita Amerika latinoan”, azaltzen dute zuzendariek. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta gau partean, umorezko lanak ikusi ahalko dira Gau Guasa atalean.

Igandean, halaber, Oliver Laxek zuzendutako O Que Arde (2019) dokumentala proiektatuko da, 19:00etan. “Inor ere ez du zain Amadorrek, sute bat eragiteagatik kondena bete ondoan kartzelatik ateratzen denean. Etxera itzultzen da, Lugoko mendietan galdutako herrixka batera, non berriz ere bere ama Benedictarekin biziko den, txakur Lunarekin eta bere hiru behiekin. Haien bizitzek izadiaren erritmo bareari jarraitzen diote, harik eta sute bortitz batek eremua kiskali eta guztia aldatzen den arte”.

Azaroaren 18tik 22ra, sail ofizialean lehiaketarako aukeratuak izan diren filmak aurkeztuko dira, eta sari hauek lortzeko lehiatuko dira: Film labur Onena (1.200 euro) eta Zuzendari Onena (600 euro). Gainerako sariak 500 eurokoak izango dira: Emakumezko eta Gizonezko Aktore Onenak, Epaimahai gaztearen Sari Berezia, azkenik, Ikus-entzuleen Saria. Eta Euskarazko film labur onanari, Mintzalagun Sariak ere, beste 600€ banatuko ditu.

Egitarauaz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu ikuska.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button