MUSIKA

Emakumeak eta musikaren industria ardatz, Bilborock aretoan

Emakumeak zuzeneko musikan duen presentziaz izango da hizpide Bilborock aretoan, bihar, irailaren 5ean.

Villa de Bilbao Pop Rock lehiaketari begira berotze ariketa bezala antolatu da Musik / Fem Bilbao 2019 mahai-ingurua, Bilboko Udalak Euskal Herriko Musika Bulegoarekin elkarlanean, hain zuzen.

Bertan izango dira Carmen Zapata musikaren Industrian emakumearen berdintasuna aldarrikatzen duen MIM elkarteko kidea, Cristina Lizarraga Belako musika taldeko ahotsa, Eva Sarasola Last Tour enpresako koordinatzailea  eta Leyre Aranguren Estudios Aberineko kidea.

Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan izango da (gazteleraz burutuko da mahai ingurua). Euskal Herriko Musika Bulegoa, lankidetzarako proiektu estrategikoa da, eta Euskal Herrian musika-jarduera sustatu eta hobetzea da haren helburua. Kultura-izaerako proiektu da, Euskal Herrian sortutako musika senean daramana.

Informazio gehiago hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button