IKUS-ENTZUN

Emakumeak eta Erbesteratzeak

Gaur, uztailak 23, 17:00etan hasita, Las Sinsombrero (Tania Balló, 2016) dokumentala pantailaratuko da Bilboko Bulegoa aretoan. Las Sinsombrero, 1898 eta 1914 urteen artean jaiotako 27 belaunaldiko emakume pentsalari eta artista espainiarren talde baten izena da. Izena Maruja Mallo, Margarita Manso, Salvador Dali eta Federico Garcia Lorcak Puerta del Solen kapela kentzean sortu zuten iskanbilatik dator. Josebe Martinezek koordinatutako Emakumeak eta erbestaratzeak seriearen bigarren saioa da hori.
Hiru saio ditu serie honek: literatura dekolonialari buruzkoa, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako emakume artistei eta intelektualei buruzkoa, eta, kultura-industriaren parte modura, biktimak gaur egun duen irudiari buruzkoa.

Gerra Zibilaren amaieran erbesteratutako emakume artista eta intelektual espainiarren dinamika politikoaren erakusgarri da saio hori. Proiektuaren asmoa da “historian isildutako zati hori berreskuratzea, eta 1936ko Gerra Zibileko eta erbesteko emakume protagonistek kontatutako esperientziari ahotsa ematea”.

Josebe Martinez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, bai eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatean.

Bihar ere beste saio bat antolatu dute Zinema Ilegaleko egitasmoaren barruan. Kasu honetan, Tripak-ek proposatutako saioa, eta bideo-konpilazio baten proiekzioa, Posos izenekoa.

Informazio gehiago, Bulegoak du

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button