LITERATURA

Emakumeak eta erbesteratzeak

Gaur, hilak 26, Bilboko Bulegoa z/b-k irakurketa-sorta berri bati ekingo dio, Josebe Martinez (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatetik) koordinatzailearen eskutik.

Hiru hitzordu atondu dira gai ezberdinen inguruan: literatura dekolonialari buruzkoa, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako emakume artistei eta intelektualei buruzkoa, eta, kultura-industriaren parte modura, biktimak gaur egun duen irudiari buruzkoa.

Lehen saioa, gaurkoa, Muga eta Feminizidioa. Literatura Dekoloniala gaiaren inguruan ardaztuko da. Saio horretako ildoak honakoak dituzue:  “batetik, Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugako kultura-ekoizpena aztertuko da, eta, bestetik, indarkeriaren kulturaren fetixismoaren azpian dauden ildo politikoak eta ekonomikoak aztertuko dira, eremu hori bihurtu baitu bere identitate-marka. Analisiak argi erakusten du kontzeptu hori ezkutuan zeharkatzen duten interkonexio neoliberalen eta praktika kolonialen testuinguru orokorra. Helburu hori betetzeko, Ciudad Juárezen feminizidioa eta Ayotzinapan desagertutako 43 ikasleak hartzen ditu ardatz gisa. Bi kasuetan, kriminalitatearen ekoizpena eta testuingurua aztertzen ditu, eta, halaber, beste ikusgaitasun orokor batzuk hartzen ditu kontuan, hain zuzen, aktibismoa eta aro digitaleko arte erresilentea”.

Datozen hileetan, martxoan eta apirilean, beste saioak izango dira. Horien gaineko informazio guztia Bulegoa z/b-k dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button