BESTELAKOAK

“Emakumea lanean”, argazki-erakusketa Elorrion

Martxoaren 2tik 13ra bitartean, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, Emakumea lanean argazkigintza dokumentala ikusteko aukera egongo da. Erakusketa Vitoria-Gasteizko udal artxiboko 40 argazkik osatzen dute. Erakusketan, XX. mendearen hasieran, emakumeek Euskal Herrian egiten zuten hainbat lan ikus daitezke.

Irudiotan emakumeak etxean zein nekazaritzan, administrazioan zein merkataritzan egin duen jardueraren isla da. Baina horiez gainera, beste argazki batzuetan behinolako lan gogor eta gordinetan agertuko zaigu emakumea.

“Ohikoak ditugu emakumezkoen eszenak etxeko lanetan edo bestelakoetan, zein jolas-jardueretan (dantzan, etab.). Argazkigintza ez da atzean geratu emakumezkotasunaren arlo desberdinak genero bilakatzeko orduan, biluzia edo moda ditugu horren adierazgarri”.

Hemen ikusiko dituzuen argazkiak argazkilari profesionalen lanak dira, eta irudi askotan nabaria da arlo sortzailea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button