Nontzeberri

Emakumea eta literatura

Emakumea eta literatura (1987-2014). JAKIN 45 gaurko begietatik mahai-ingurua egingo da datorren astean, urtarrilak 31, 19:30ean, Arrasateko Emakumeen Txokoan. Bertan, Aurelia Arkotxak, Nerea Azurmendik, Tere Irastortzak eta Laura Mintegik hartuko dute parte

1987. urtean JAKIN aldizkariak Emakumea eta literatura monografia argitaratu zuen. Ale hori aurrekaria izan zen euskal literaturan, hainbat ikuspegitatik Genero Ikasketetara hurbildu baitziren egileak. Horregatik, ale horretan artikuluak eta iritziak argitaratu zituzten zenbait idazle eta ikerlari biltzea interesgarri iruditu zaie antolatzaileei.

Batetik, JAKIN 45 alearen esperientziaz eta ekarpenez jardungo dute (eta baita monografiko horren aitzakian antolatu zituzten ekimenak gogora ekartzeko ere); eta bestetik, gaur egungo egoeraren inguruko iritzia ere jasotzeko. Zer aldatu da azken hogeita hamar bat urte hauetan?

Exit mobile version