ESZENA

Zurrunka taldearen “Iraungorriko Marimiri”, Arraguan

Lekeitioko Arropaineko Arraguan familientzako ikuskizun bat programatu da Zurrunka taldearen eskutik abenduaren 30an, 18.00etan.

Honakoa kontatzen du Zurrunka taldeak: “Iraungorri herrian, lasai eta zoriontsu bizi ziren bertako biztanleak. Bakoitzak bere zereginak zituen eta denek elkarri laguntzen zioten. Basoan, Marimiri bizi zen, herriko sendagile eta belargilea. Eta berarekin batera, Iraun herensugea. Iraun bere laguna izateaz gain, bere magia maixua ere bazen.
Halako batean, inork ez daki nondik, baina Tranpilius izeneko gizon berekoi eta handimandia azaldu zen. Herrira iritsi eta danak bere mesede lanean jarri zituen, trukean dirua barra-barra sortuko zuen makina aginduz. Baina basoko animalien laguntzari esker, eta baita Marimiri eta Iraunen jakituriari, herria salbatu eta Tranpiliusen iruzurra saihestea lortu zuten”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button